2012-02-28

EGUNEKO EZUSTEA


Gaur informatika gelan egon gara gai berrirako errezetak bilatzen. Dabidi gauza bat  galdetzen ari nintzaion eta leihotik zirku handi bat ikusi dut eta argazki bat atera diot, begira.
Bueno, agurrrrr!!!!!!!!!

2012-02-27

Sari Banaketa



Gaur bi neska etorri dira gelara eta hiru sari banatu dute.
Hauek dira irabazi duten neskak:Nerea Roldan,Leire Guerra eta Edurne Turrillas.

Nire Lagunaren Urtebetetzea

Gaur Anderrek 11 urte bete du.
Zorionak Ander espero dut urte gehiago betetzea.

2012-02-25

SNOW EGITERA JOAN NAIZ

Kaixo, lagunok.

Aste honetan snow egitera joan naiz Astunera (Jaca).


Nire lehenengo aldia izan da snow egin dudana eta nire ustez oso ongi ikasi dudala iruditu zait.


Hemen bidaltzen dizuet nire argazki bat snow egiten.

2012-02-24

Inauteriak 2012 -LH5B

2012-02-23

Kaixo, denoi:
Alvarok idatzi duen albiste gogor eta triste horren ondoren, ez nekien hurrengo bideoa jarri edo ez. Azkenik, berari ere pixka bat alaitzeko ongi etor dakiokeelakoan, jarri egin dut.
Animo, Alvaro!


2012-02-22

Barcelona

Atzo telebistan atera zen bi mutil hil zirela Barcenolan eta bi mutil horiek nire lagunak ziren.
Ohartu nintzenean bere amari deitu nion eta esan zidaten ospitalean zegoela infarto bat eman ziolako sustuarengatik.

2012-02-19



Gaur eskiatzera joan naiz, Aretera (Frantzia): Idoia Gesta, Jon Gesta, Ander Olague eta nire ahizparekin, Amaia.



Han Edurne eta Leirerekin (DBH2) aurkitu gara eta beraiekin eskiatzera joan gara.


Arrastre batera igo garenean oso nublatuta zegoen eta ez zen ezer ikusten, orduan erotu batzuk bezala laguntza bilatzen ari ginen baina gero eskiak kendu eta mendia jeitsi dugu.


Oso ondo pasa dut;)

IRABAZI!!!!







Atzo, Lagunak-Lagunaken aurka futbol partidoa jolastu genuen, partidoa naiko borrokatua egon zen baina azkenean, 4-0 irabazi genuen!!!!!!!!!!!

2012-02-18

INAUTERIAK!!!

Gaur arratsaldean Iruñeko alde zaharrean desfile bat zegoen.
Gaztelu txiki batzuk zeuden desfilean,eta beraien artean borrokak egiten zituzten.
Borrokak hoiek Nafarroaren Konkista azaltzen zuten.
Katapulta ere zituzten,katapultekin sagarrak, letxuak... botatzen zituzten.
Ere musika jotzen zuten. Eta musikoak jo dituzte.
AGURRR!!!!!! :)