2013-04-30

EGUN BETEA:)

Kaixo, lagunok!

Gaur egun betea izan da, azterketa egin dugu, beldurrezko ipuina irakurtzen bukatu dugu, mutiko batek mina hartu du,"LH"eskenak egiten...
Lehenik eta behin, matematika azterketa egin dugu, perimetroa, azalera, metro karratu... sartzen ziren.
Gero gure irakasleak, beldurrezko ipuina  irakurtzen bukatu  du. Nire uztez ez du beldur handirik eman, baino atzean arbela digitalean, argazki beldurgarriak jartzen zituzten.
Gero gure klaseko mutiko bati bultza egin diote eta min handia hartu du, negarrez hasi da ezin zen altxatu. Baina gero lagundo diote eta hobeto jarri da. Zorionez ez du ezer egin.
Gaur,"LH" talde batek bere eskena egin du. Nire uztez oso ongi egin             dute. Ondoren "LH" taldeka jarri gara eta ekenak ensaiatzen eta eskena berriak sortzen egon gara.
Badakizuenez, bihar festa daukagu, langilearen eguna delako.
Ongi bukatu eguna. Agur!





                      (Argazki hau internetetik aterata dago)

2013-04-29

Aurtengo Araban Euskaraz.

Begira zer nolako bideoklipa egin duten Araban Euskaraz festarako. Euskararen aldejo jai hau Amussion, ekainaren 16an ospatuko da.

2013-04-26

Gaurko eguna

Kaixo, lagunok:
(Internetetik atera dut.)
Gaurko egunean gauza asko egin ditut. Goizean, ikastolan lana egin dugu eta asteartean matematika azterketa dugunez matematikako galderak eta zalantzak argitu egin ditugu. Ingelesa klasean txikiak gineneko bideo batzuk ikusi ere egin ditugu eta presentazio batzuk egin ditugu, gainera jolasorduan euria egiten zuenez baloia ezin izan dugu atera eta batzuk pixka bat aspertu gara. Eta azken orduan LH telesailako azterketa bat izan dugu, eszena bat aukeratu eta gelakideen aurrean antzeztu egin behar genuen. LH telesaila, "DBH" telesailan oinarrituta dago. Telesailan lau talde egin ditugu, eta talde bakoitzak sei eszenako istorio bat prestatu behar du gero bideo bat egiteko.
Arratsaldean, lagun baten etxera beste lagun batekin joan naiz eta telebista ikusten... eta gauza asko egiten egon gara. Geroago, beste gelakide batzuekin kalera atera gara eta kaletik zehar egon gara, oso ondo pasatu dugu. Eta azkenik, nire etxera joan naiz.

(Internetetik atera dut.)

2013-04-25

Gorputz Hezkuntza

Kaixo, lagunok:

Gaur, Gorputz Hezkuntzarako egin ditugu talde batzuk.
Nire taldekoak gaur gelditu gara dantza bat asmatzeko eta asko aurreratu dugu baina beste egun batean berriz geratuko dugu gehiago aurreratzeko.
Gaur, nire gelakide bat asko molestatzen du modu batzuetan deitzeak... eta zerbait entzun du gai horretaz eta asko haserretu da, ez du  inor jo baina ate bat hain indar handiz itxi du non atearen gauza bat apurtu den (eta ez dakit zer den).

2013-04-24

Kaixo, lagunok:
Barkatu herenegun bloga ez egiteagatik, baina ordenagailuak zituen arazo batzuengatik ezin izan nuen blogean idatzi. Astelehenean matematika azterketa zuzendu genuen. Niri oso ongi atera zitzaidan, espero dut zuei ere oso ongi atera izana,  taldetan egindako euskara azterketa bat ere egin genuen.
Jantokian bazkaltzeko lehenengo platerrean, janari berri bat izan genuen: Dilista purea ogi xigortuarekin. Nire ustez ez zegoen oso ona baina jende askori asko gustatu zitzaion. Telebista Saioa egin behar genuen, baino azkenean asteartean (atzo) egitea erabaki zuen irakasleak. Ingelesa klasean, batzuei eszenatokira ateratzeko eskatu zien irakasleak bere bizitzaren aurkezpen moduko bat egiteko. Nire ustez atera ziren guztiek oso ongi egin zuten. Eta bukatzeko, garrantzitsuena, apirilaren 21-a gure klaseko neska baten urtebetetzea izan zen. Zorionak!!!!!!!!
 

2013-04-08

Banoa eta banator - Garraioari buruzko tailerra.

Hementxe daukazue gaur egin dugun tailerrean egindako argazki batzuk.

2013-04-07

Zein da hiri hau?

Kaixo, denoi:
Azken egun hauetan Europako hiriburu batean ibili naiz. Behean egin ditudan hiru argazki jarri ditut. Nork daki zein den hiria?



MARTZILLAKO GAZTELUA


Kaixo,lagunok:
Lehengo asteko igandean Martzillako gazteluan eta Funest-eko sakan egon nintzen.
Bi toki hauetan eugi-aranaz familiarekin eta nire familiarekin egon nintzen.
Funesten bazkaltzeko bokata bat jan genuen, guztiak guntu, parke moduko batean.
Aste Santua, nire herrian “Agoitz” pasatu dut egun hori izan ezik. Aste santu onetan oso ongi pasatu dut. Espero dut zuek ere oso ongi pasatu izana. Hementxe dituzute gure bi argazki, bata gazteluan eta bestea sakan. Nire aitak kontatu zigun, hortik errege bat erori egin zela bere anaiak bultzatuta. Bueno hau da egin dudan guztia Aste Santuan.


AGUUUUUURRRR J


MARTZILLAKO GAZELUA

2013-04-06

NIRE OPORRAK

Kaixo, lagunak:
Aste Santu honetan Landetara joan naiz, Frantzian dago. Nire koadrillakoekin joan ginen, eta etxe handi-handi batean egon gara. Piszina eta "jakuzzia" zituen etxeak, ni piszinan ez nintzen bainatu oso hotza zegoelako, baina jakuzzia 37º gutxigorabeheratan zegoenez egunero bainatu egin nintzen.
Erenegun, arratsaldean  nire gelako bat etxera etorri zen eta arratsaldea pasatu genuen, atzo ni bere etxera joan nintzen.
Agurrrrr!!!!!!!!!

2013-04-01

Jaso Ikastolako Korrika Txikia 2013

Festa egunak!

Kaixo, lagunok : Atzo Bartzelonan egon nintzen, egun oso on bat pasa nuen eta gainera gure klaseko Izar ikusi nuen.
Maremagnumeam pasa nuen eguna. Oso handia da eta gauza interesgarri asko ditu eta hondartza ikusten da.
Ondoren hondartzatik ibiltzen egon nintzen eta han futbolean jolastu nuen.
Eguna bukatu zenean nire amonaren etxera (Olotera) joan nintzen. Egun zoragarria pasa nuen. Espero dut zuek opor oso onak pasatzea.
Agur.