2013-02-28

ATZOKO EGUNA

Kaixo, lagunok:

Atzo,  gauza asko egin genituen:
Anderren urtebetetetzea izan  zen! Zorionak Ander!
Goizean hamaika aldiz saiatu ondoren, 7. TB saioa grabatzea lortu genuen! Nire ustez oso ongi atera zen!
Baita gaztelaniako azterketak eman zizkiguten eta ez ziren oso ongi atera... Txanela azterketaren errepikapenak ere egin zituzten, seguru oso ongi atera zitzaiela! 
Jolasordua baino lehen Osasunako sarrera batzuk banatu zituzten. Pasa den ostegun 21-ean Osasunako jokalariak ikastolara etorri ziren eta Lakturaleko sei kaxa paketea ekartzen bazenuen Osasuna-Athletik Bilbao partidurako bi sarrera ematen zizuten!
Aguur!

DBH telesailak...

Kaixo, lagunok!
Gaur, Txanelan, kontzeptu mapa bat egiteko esan digu Dabidek: makina sinpleak, konposatuak, palanka motak... Nik bukatu egin dut, baina bukatu ez duten pertsonek bihar eraman behar izango dute.
Dabidek esan du, bi aldizkariak batu egingo ditugula eta bat argitaratuko dugula. Arrazoia lanak ez egitea da.
Hau da, gure irakasleak esan du bihar 6 eta 7 HTZko lanak ekartzen ez dituenari GUTXIEGI jarriko diola!
Espero dut denok ekartzea!
Gaiz erabat aldatu gabe, "Billy Eliot" pelikula ikusten hasi behar ginen, baina denborarik gabe geratu garenez bihar ikusiko dugu. Baina denbora horretan DBHko telesail bat ikusi dugu, niri asko gustatu zait oso farregarria delako!
Hemen jarritako episodioa orain ikusi dut eta asko gustatu zait!
Agur!!!

2013-02-26

OSO EGUN INTERESGARRIA

Kaixo, lagunok:
Gaur gauza asko egin ditugu ikastolan. Horietako bat mate azterketa izan da, azterketa horretan zenbaki hamartarrak, zatikiak etb... sartu dira. Niri nahiko ongi atera zaidala uste dut eta zuek zer moduz egin duzue? Espero dut zuei oso ongi atera izana.
Dakizuenez guk astekariak eta tb saioak egiten ditugu, ba gaur 7.htz-ren tb saioa grabatzen saiatu gara baina arazo tekniko batzuen ondorioz bihar grabatu beharko dugu. Nire ustez gure tb saioak asko hobetzen ari gara baita astekarien kalitatea ere.
Uste dut esan beharra dagoela gure gelako Anderrek bihar urteak betetzen dituela. Zorionak, Ander!!!
Baita ere gaur ikastolako azkeneko orduan DBH deitzen diren umorezko telesaila batzuk ikusi ditugu. Hemen duzue lotura bat: DBH telesaila hemen klikatu/

azterketa

Bueno, Aguuuuuuuuurr!!!!!!!!



                     DBH

2013-02-25

Azterketak eta sudaderak!!!

Gaur gure irakasleak aste txurira joan baino lehen nota guztiak jarrita izan behar dituela esan digu. Oraindik 3 azterketa gehiago egin beharra dugu, mate azterketa, euskara azterketa eta txanela azterketa. Txanelarekin gauza berezi bat gertatu da, gaur hasi gara begiratzen eta 12- aren inguruan izango dugu, ez dugu denborarik, orduan oso modu laburrean emango dugu.
Azterketaz aparte, agian, gaztelaniako ariketa bat eginen dugu.
Gaitik aterata, Jaso Ikastolan sudaderak salgai jarri dituzte, 20 eurotan daude eta kolore askotakoak daude. Sudadera hauek DBH 4. mailakoek egingo duten ikasketa bidaian laguntzeko da.
ANIMATU ZAITEZTE SUDADERAK EROSTERA! OSO POLITAK DIRA! 
Bueno, agur!

ikastola jaso colores (1).PNG

2013-02-21

ASIER RIESGO - ELKARRIZKETA

OSASUNA

Kaixo, lagunak, zer moduz? Ni oso ongi. Gaur Osasunako hiru jokalari etorri dira. Nik bi mutilen firmak lortu ditut eta nire gelako gende gehienak ere bai .Bukatzerakoan  kaxa esne bat eta zuku bat eman dizkigute eta gainera komiki bat osasuntsu jateari buruzkoa, kirol egiteari buruzkoa eta gosaria oso garrantzisua dela esan digute gero energia izateko eta nekatua ez egoteko. Lan batzuk egin ditugu eta irabazleek opariak jaso dituzte. Ondoren futboleko eta gutun bateko frogak egin ditugu eta kronika bat idatzi dugu eta irabazleek sariak izan dituzte. Bukatu aurretik zozketa bat egin dugu eta neska batek irabazi du. Osasunatik etorri diren mutilak oso jatorrak dira.
Bukatzeko, bihar matematika azterketa izango dugu 7. eta 8. gaiei buruz.  
AGUR BENUR ETA JAN JOGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!          

2013-02-20

Komikiak eta Osasuna irabazleak

Kaixo, lagunok:
Gaur, lehenengo orduan, ingelesa izan dugu eta hasieran, gorputz heziketako irakaslea etorri da gauzatxo bat esatera. Lehengo egunean, ostegunean hain zuzen ere, futboleko 3x3ko txapelketa bat izan genuen. Esan digunez, irabazle horiek, hau da, Mikel Eugi, Nerea Roldan eta Mikel Huarte, Osasuna - Atlheti partida ikustera joango dira eta gainera, partida hasi bahino lehen, argazki bat egin ahalko dute Osasunako jokalariekin.
Eguerdian berriz, Dabidek, Osasunak proposatutako lanak bildu ditu hau da, Osasunarekin erlazionatutako marrazki bat eta Osasunak jokatutako fikziozko partidu baten kronika bat.
Guztiek egindako bi lan horien artean, beren ustez lan egokienak hartuko dituzte eta haien artean, zozketa bat egingo dute. Irabazleak, Osasunako kamiseta bat lortuko du jokalari guztiek sinatua.
Beno lagunok, hau izan da dena agur!!!

2013-02-19

AZTERKETAK ETA OSASUNA

Kaixo, lagunok:

Gaur gaztelania azterketa egin dugu, eufemismoak, kanpo semantikoak, teknizismoak etb...
Niri oso ongi atera zait. Ez dakit zuei baina gure irakasleak esan digun bezala, erraza zen. Galdera batzuk oso zailak ziren eta beste batzuk oparitxoak ziren. Ostegunean mate azterketa izango dugu. 7.gaia eta 8.gaia sartuko dira. Zazpigarren gaia oso erraza da, baina 8.a ... Nire ustez oso zaila da.
Ostiralean Osasunakoak etorri behar dira ikastolara, portero bat, bigarren porteroa Osasunan eta beste jokalaria Osasuna Promesetik etorriko da. Zentrala da, "defensa".
Lana bat egiten ari gara, Osasunari buruzko marrazki bat egin dugu. Marrazkian ikusi behar da Osasunarentzat gauza on bat eta ere bai egiten ari gara partidu bat narratzen: kronika, titulua, azpititulua... Alineazioak jarri behar dira eta aldaketak ere bai.

Bueno       AAAAAAAAAAAAAGGGGGGGGGGGGGGUUUUUUUUUUURRRRRRRR!!!!!!!!!



2013-02-18

18/02/2013

Kaixo, gaur ikastolan, Osasunaren inguruko gauza batzuk azaldu dizkigu gure irakasleak. Dakizuenez, ostegun honetan "Osasuna fundazioa"-koak etorriko dira guri gauza batzuk azaltzera.
Gaiz aldatuz, nire lagun batzuek erakutsi zizkidaten, "Jalinbo" izeneko mutiko baten bideo batzuk. Berak, "gangman styles", "peter la anguila..." interpretatzen ditu bideo batzuk. Jalinbok diskapazitate bat du eta horregatik insultatzen dute. Hemen duzue ez insultatzeko egin zuen bideo bat.
Agur, arratsalde on.
Jolinbo

2013-02-14

Kaixo, lagunok!
Gaur ikastolan, gaztelania liburua errepasatu dugu (los tecnicismos...) eta gauza gehiago eman dugu, seguruenik, hurrengo asteartean gaztelania azterketa izango dugulako. Ondoren, txanela azterketaren galdera bat (egia, gezurra) zuzenketa egin dugu . Jolas ordua eta gero, txanela azterketan puntu bat igotzeko oportunitate bat eman digu ,jolas bat egiten. Jolasa, taldeka zen, gure irakasleak txanelatik galderak (gehienak nerbio sistema testuaren galderak) atera eta galdetu egiten zigun. Azterketarako puntua talde irabazleak lortu du.
Arratsaldean Gorputz Hezkuntza izan dugu. Gorputz Hezkuntzako irakasleak esan digu Osasunako taldearen jokalari bat ikastolara etorriko dela eta nahi zutenak (3x1 edo zerbait horrela)-ra jokuan (futbolaren antzeko baina hiru jokalariekin) jolastu ahalko zutela. Nahi zuten guztien artean zozketa egin dugu taldeak ateratzeko, eta finalera iristen zen taldea eta irabazten zuena, Osasunatik etortzen diren jokalariak, kamiseta bana emango diete.
Aguuur!(:

2013-02-06

Azterekta

Kaixo, lagunok:
Atzo proba batzuk bukatu genituen Zer moduz atera zitzaizuen probak? niri gutxi gorabehera denbora oso gutxi ematen zigutelako, matematikako probak egon ziren, ipuin bat irakurri ziguten eta guk galderak erantzun....
eta ere santa ageda izan zen.
Ere bihar txanela azterketa dugu gorputzen atala da: odola, aparatuak...
Espero dut denei ondo ateratzea!!
AGURR!!

2013-02-05

Gaurko eguna

Kaixo, lagunok:

Gaur ikastolara ailegatzean froga batzuk izan ditugu, 7 minutotan gutxigorabehera 32 galderei erantzuten ibili gara. Bukatzerakoanirakasleak oraindik ez zirenez eldu kalera ateratzen utzi utzi digute. Arratsaldean imformatika izan dugu eta ni Ainhoarekin nintzen baina mina hartu du eta etxera joan da. Azkenik areto nagusira joan gara inauterietako dantza prestatzera, ni pitufo txiki mozorrotuko naiz beste sei pertxona gehiagorekin. ESPERO DUT DANTZA ONGI ATERATZEA AGURR!!!

Astelehena(:

Kaixo, lagunok!
Barkatu atzo ez egiteagatik atzo egin behar nuen baino gaur egingo dut.
Atzo, "Santa Ageda bezpera" izan zen Euskal Herriko leku gehienetan abestu eta ospatu egiten dute baserritarrez jantzita. 
Ostegunean txanelako azterketa dugunez gelan gauza asko ikasten ari gara gorputzari buruz. Adibidez: Digestio-aparatua, iraitz-aparatua, odola, odolaren funtzioak, zirkulazion-handia, birika-zirkulazioa... gauza pila bat. Niretzat azterketa hau pixka bat zaila izango da, baina ondo eta asko ikasten baldin bada erraza izango dela uste dut. 
Ere inauterietako dantza areto nagusian pixka bat entsaiatu genuen, agenteak, mickey eta minnie, pitufoak, the shield, granjerak eta epaile mozorroak daude, nire ustez oso ondo aterako da, eta ostirala  ailegatzeko gogo handiak ditut beste ikasle eta irakalseen  dantzak edo antzerkiak ikusteko.
Agur!


2013-02-03

6. HITZBERRI

<div data-configid="2617789/1672956" style="width: 525px; height: 371px;" class="issuuembed"></div><script type="text/javascript" src="//e.issuu.com/embed.js" async="true"></script>

Nire atzoko egun zoragarria.


 

Kaixo, lagunok:
Atzoko eguna kontatuko dizuet: Goizeko 10etan partidua jolastu genuen, Bardenasen kontra. Partidua ondo joan zen. 3 parte irabazi eta 1 empatatu. Nik 5 gol sartu nituen. Gero, arratsaldeko 15:00etan nire aiton amonaren etxera joan nintzen, beraiekin Sadarrera Osasuna ikustera. Partidua borrokatua egon zen. 2. parteko 9minutuan korner bat egon zen eta  Celtako batek buruarekin eman zion despejatzeko eta erretxazean Armenterosek ostikada bat eman zion eta gola sartu zuen. Azkenean Osasuna irabazi zuen (1-0).
Geroago, 19:30 etan Anaitasunera joan nintzen, nire ama eta bere lagunekin eskubaloiko partidua ikustera (Anaitasuna-Bartzelona). Partidua Anaitasunari oso gaizki joan zion lehenengo patean. 2. partean tokiz aldatu nintzen, eta aldatzerakoan Jasoko eta nire ekipoko batzuk ikusi nituen: Jisnu eta Paolo beste klasekoa, Mikel H.,Mikel E. eta Gaizkari nire klasekoak eta nire entrenatzaileari eta nire ekipoko jokalari bat. Azkenenean Anaitasunak galdu zuen. Partidua bukatzean gradako jende asko kantxara abiatu ziren. 21.00etan mundiala irabazi zuten jokalariak atera ziren autografoak egitera. 21:50 nire etxera joan nintzen, afaldu nuen eta pelikula bat ikuste lo gelditu nintzen.
                      ESPERO DUT ZUEK NIRE ARRATSALDE BERDINA IZATEA.
                                                                      AGUUR!!!