2012-10-07

Zineman(:

Kaixo, lagunok!
Atzo larunbata, Ainhoa eta biok Itaroako zinemara joan ginen. "Diario de Greg" pelikula ikusi genuen, oso interesgarria, polita eta farregarria da. Jende pila bat zegoen zineman. Zinema ia ia beteta zegoen eta batzuetan farra asko egiten genuen gauza dibertigarriak ateratzen zirelako eta palomita pixka batzuk lurrera erori zitzaizkigulako. Gero denda batzuk ikusi genituen eta nire etxera joan ginen, kalera atera ginen eta gelako neska batekin elkartu ginen. Ondoren ordenagailuan sartu ginen eta gero sukaldean afaldu egin genuen. Afaldu ondoren pixka bat nire etxean egon ginen eta Ainhoa bere etxera eraman genuen.
Oso ongi pasatu genuen, eta pelikula gomendatzen dizuet, merezi du eta! Aguur(;

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.