2013-03-25

EGUN BETEA


Kaixo, lagunok :
Zer moduz ?
Gaur egun betea izan dugu . Lehenik eta behin Ingelesa izan dugu, gai berri batekin hasi gara munduko herrialde desberdinei buruz.
Ondoren TB saioa ikusi dugu, nahiko ongi atera da. Jolasordutik etorri eta gero, "Lengua Castellana"-ko azterketa zuzendu dugu, bertan "Sujetoa" eta "Predicadoa" lantzen zen, azkenik "Matematika"-ko azterketak zuzendu ditugu. Nahiko gaizki atera direnez, Dabidek puntu eta erdi oparitu dizkigu, oso eskuzabala izan da gurekin.
Bazkaltzetik bueltan Dabidek "Belatzi" egindako elkarrizketa erakutsi digu, arratsaldeari kolorea emanez bukatu dugu, hau da plastikako marrazki batekin.
Bihar gure irakasleak lan koadernoak eskatuko dizkigu, gure notetan duda baldin badauka nota igoko digu  baldin eta ongi egiten ditugun bertako ariketak.
Laster Aste Santua da, nora joango zarete ?
Ni Batzelonara noa. Hemen behean edukiko duzue ikusteko aukera.
Agur.




















2013-03-23

IZABA!

Kaixo, lagunok!
Badakizutenez, atzo Izabatik Iruñera etorri ginen. Martxoaren 17-tik 22-ra joan ginen, 11. astea tokatu zitzaigun. Oso ondo pasatu nuen, eta gainera igerilekua, zinema, ginkana... eta gauza gehiago egin genituen. Izaba hotelean alojatu ginen, logela asko zeuden barruan komunarekin, bi literarekin... Ni, Ainhoa, Izar eta Leire B -rekin 105. logelan nengoen, oso ondo pasatu genuen eta gainera, logela asko gustatu zitzaigun. Janaria ere oso ona zegoen, bi mahai handi zeuden ikasleentzat eta beste bat txikiagoa irakasleentzat, gosaldu, bazkaldu eta afaldu hotelean egiten genuen.
8:15 - 8:30 -etan gutxi gora behera altxatu egiten ziguten, eta 9 -etan gosaltzera jaitsi egiten ginen, geroago autobusa hartzen genuen eta eskiatzera joaten ginen. Jan ondoren denbora librea uzten ziguten eta geroago edo igerilekua, edo zinema... etab, gauzak egiten genituen. Afaldu eta gero ere denbora librea uzten ziguten herrira ateratzeko eta telebista pixka bat ikusteko. Denbora librean herrira ateratzeko baimena ematen ziguten jolasteko, herria ezagutzeko, goxokiak erosteko... eta ere gurasoei deitu ahal genuen. Niri bidaia motza egin zitzaidan, eta gainera ez nahi nuen Izabatik joan. Ostegunean, diskoteta edo festa bat bezalakoa egin genuen ikastetxe guztietakoak, 6 -etatik 8 -etara izan zen, musikarekin... eta atzo Ostirala 19.00 etan bueltatu egin genuen, gauza pila bat egin genituen. Oso ondo pasatu genuen!
Bueno Agur!



2013-03-13

Badator korrika!

Datorren ostiralean Korrika txikia ospatuko dugu. Orain dela bi urte nola joan zen gogoratzeko, grabatu gebuen bideoa jarri dizuet.

2013-03-10

EGUN ZORAGARRIA DONOSTIN

Kaixo, lagunok: Atzo Donostian egon nintzen nire ama, aita eta nire anaiarekin. Ordu batak eta erditan ailegatu ginen gutxi gorabehera. Ailegatu ginenean, "Juantxo" izeneko taberna batera joan ginen, han, nik patata tortilla bokata bat jan nuen, nire anaiak eta nire aitak bezala. Jan ondoren, paseo bat emanda, "Peine de los vientos"-era joan ginen. Gero, Fnac izeneko zentro komerzial batera joan ginen. Eta azkenik, McDonalsera joan ginen afaltzera. Gaueko hamaiketan ailegatu ginen etxera.

2013-03-09

Goizean...

Kaixo, lagunok! Zer moduz zaudete? Ni oso ongi nago, orain, gaur goizean egin dudana azalduko dizuet: Lehenik eta behin, gelako biren aurka jokatu dugu, ondoren, Gaizkaren partidua ikustera joan naiz eta irabazi egin dute!! Gaizkak gol bat eskuratu du, eta niri dedikatu dit!
Isabara joan behar garenez, bideo hau jartzen dizuet herria piska bat hobeto ezagutzeko! Agur!

2013-03-07

Kaixo, lagunok.
Gaur Belatzen komikiak margotzen bukatu ditugu eta kortxo handi batean denak itsatsi ditugu.
Bihar, Belatz (Mikel Santos) dator eta niri elkarrizketa bat egitea tokatzen zait, espero dut ondo ateratzea.
Hurrengo astean lau azterketa ditugu: euskera, gaztelania, txanela eta matematikak eta hurrengo astean ASTE ZURIRA! espero dut han oso ondo pasatzea eta EUSKERAN HITZ EGITEA eta jendeak ikustea gu euskaldunak garela. Hortik etorri ondoren 2. hiruilekoa bukatuko da eta gure irakasleak notak emango ditu, zorte on guztiei!. 

Bueno, agur!!!!!!

2013-03-06

7. HITZBERRI

EGUN ARRUNTA

(Argazki hau internetetik atera dut)



Kaixo, lagunok!
Gaur egun arrunta izan da.
Belatzen komikiak margotzen bukatzen saiatu gara. Irakasleak esan digu gaur etxean bukatuko ahalko dugula, baino nahi bagenu bihar 30 minutu utziko digu bukatzeko. Nik bukatu egin dut.
Ostiralean Belatz etorriko zaigu ikastolara eta elkarrizketa bat egingo dio kalseko pertsona batek Belatzi. Lagundu egin diogu galderak prestatzen. Inoiz ez zaigu etorri marrazkilari bat, beti etorri zaizkigu kirolariak, adibidez:
Eli Pinedo, Patri Pinedo eta Asier Riesgo.
Ea nola ateratzen den elkarrizketa. Seguruenik ikusi ahalko duzuela elkarrizketa, blogean jarriko dugulako.
Bueno, agur!

2013-03-05

Kaixo, lagunok
 Atzo zozketa egin genuen. Niri (MIKEL KNIESE) erreportaje tokatu zitzaidan eta Dabidek esan zigun horiek izan behar zirela DBH-ko taldea. Gurea ez da deitu behar DBH baizik LH. Hemen duzue enlaze bat. Ikusi nahi baduzue DBH:

http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/dbh/

Eta jolas ordua pasata beranduago Belatzen (MIKEL SANTOS) marrazki bat marrazten egon gara
Belatzek ikastolara etorri behar duelako ostiral honetan komikiak nola marrazten dituen erakustera
eta komikiaz hitz egin nahian, HITZBERRIN ere giten ditugu baina gureak elektronikoak dira ez  Belatzenak bezala. Hemen bidaltzen dizuet bere web orria.

 http://www.belatz.com/

Bueno, hau izan da guztia.  Agur!!!




GAURKO EGUNA

Kaixo, lagunok: orain idazten ari naiz bloga. Barkatu gaur idatzi behar duenari baina niri tokatzen zitzaidanean problematxo bat izan nuenez ba, gaur egingo dut! Utzi pentsatzen zertaz hitzegin...Ba ez zait gauza handirik gogora etortzen, bakarrik "Billy Eliot" pelikula ikusi dugula, aaa eta barkatu, agian gaizki idatzi dut. Bueno orain datozkit burura azterketak : niri ez zaizkit batere gustatzen eta zuei? Uste dut, gaizki gogoratzen ez badut, Txanela, matematika, gaztelania eta euskerakoak direla, zenbat hain denbora gutxian, gure irakaslea pasatzen ari da, nire ustez. Bueno uste dut jada idatzi dudala asko, agurrrr !!

2013-03-04

Kaixo, denoi

Gaur ikastolan 6. HTZ ikusi eta hobetu egin dugu, eta gure irakasleak esan digu prest zegoela banatzeko eta 7. HTZ ia bukatua zegoela esan digu. Ondoren 8. HTZ-rako zozketa egin dugu. Niri komikia tokatu zait. Bazkaltzerako orduan gelako batek beste bati trenzetatik heldu dio eta belaunarekin sabelean jo dio eta negarrez hasi da. Geroago plastika egin dugu eta "Belatz" izeneko marrazlariak egindako komikiak ikusi ditugu. Eta irakasleak komiki bat eman digu talde bakoitzari eta pertsona bakoitzak horri bat zeukan. Gure taldean irakasleak gaizki banatu ditu orriak eta gelakide bat eta biok zozketa bat egin dugu ea nor geratzen zen biok nahai genuen orriarekin, baina azkenean irabazi dit.
Azkenik "Billy Elliot" pelikularen zati bat ikusi dugu.
AGURRR!!!!
Kaixo, lagunok:
Martxoaren 1-an ordenagailua gaizki zihoanez ezin izan nuen bloga egin eta Dabidek gaur egiten utzi dit. Billi Elliot ikusten hasi ginen, nik ikusita nuen eta nire irtziz oso polita da. Pelikula dantzatzen gustatzen zaion mutiko bati buruzkoa da. Berari asko gustatzen zaio dantza egitea baino bere aitak beste gauza bat pentsatzen du mutiko batek dantza egiteaz.

Baina hori ez zen izan bakarra, ingelesa klasean Ice age 4 ikusi genuen. Nire iritziz barregarria iruditu zait, baina   ikusten bukatu ez dugunez hurrengo ostiralean segituko dugu. Txanelan sartuko diren galderak ere aipatu zizkigun, zer diren makina sinpleak eta konposatuak, zer gertatu zen Neolito garaian... Ni ikasten hasi naiz espero dut zuek ere ikasten hastea!
AGURRR!!





2013-03-03

ASTEBURU DESBERDINA



Kaixo, lagunok!
Zer moduz pasa duzue asteburu hau?
Nik primeran pasa dut.
Atzo Harorera joan nintzen, (Haroa Errioxan dago.)
Harora joan nintzen, nire ahizpa ertainak dantzako txapelketa bat egiten zuelako.
Hiru sari irabazi zuten, baino garrantsitzuena hau izan zen: lehenengo sari bat, beka batekin, 200 euro eman zieten akademiarako.
Herrian gaztelu bat egon zen, baina orain hotel bat da.
Haro herri txiki bat da, han upeltegi asko daude. Esaten da Errioxako ardo oso ona dela.
Eta orain dela urte asko herri hau oso aberatsa izan zen, Espainiako banku bat egon zen.
Herrian  plaza bat dago bakarrik, plazan kiosko txiki bat dago,  denda eta taberna asko ere badaude.
Herri hau, oso garrantsitzua izan da historian.
Oso polita ere bada .
Bueno, bihar arte!! Aagur!:)

Larunbat gauean eta Igandean..

    Kaixo, lagunok:
Atzo nire anaia eta nire lehengusinak, Sadarrera joan ginen Osasuna Athletic de Bilbao ikustera. Partidua hasten zen bitartean, beste gelako bi ikusi nituen. Azkenik Osasunak,
0-1galdu egin zuen baina nire ustez Bilbaok baino hobeto jokatu zuen. Kike Solari gola anulatu egin zioten jokuz kanpo zegoelako. Ondoren nire anaia eta nire lehengusina oso haserre joan ginen nire lehengusinen etxera (Osacarrera) galdu zuelako, baina gereoago pasa zitzaien haserrea eta etxean oso gustura afaldu genuen guztiok  telebista ikusten eta wii-ra jolasten!
Igandean, nire osabaren urtebetetzea zenez bere etxean bazkaldu dugu eta elur asko zegoen.
Nire lehengusina eta ni trineotik bota gara eta oso ondo pasa dugu, ondoren etxera abiatu gara 19:30-tan eta ikasten jarraitu dut 20:30-ak arte
Aguur!!

2013-03-02

Kaixo, lagunok!

Gaur arratsaldean partidu bat jokatuko dugu, Lagunak Pamplonaren aurka, 16:30etan. Espero dut irabaztea.
Gaur ere Barcelonak vs Madrid jolsten dute arratsaldeko 16:00etan. Nire ustez Barcelonak irabazi behar du edo enpatatu behar dute. Hori esaten dut nik gehiago naizelako Barcelonakoa Madrilekoa baino.
Gure partidua jolastu ondoren Reino de Navarrara noa Osasuna vs Atlhetic de Bilbao ìkustera. Espero dut Osasunak irabaztea.
Bueno agur eta egun on bat pasa!!!