2013-03-23

IZABA!

Kaixo, lagunok!
Badakizutenez, atzo Izabatik Iruñera etorri ginen. Martxoaren 17-tik 22-ra joan ginen, 11. astea tokatu zitzaigun. Oso ondo pasatu nuen, eta gainera igerilekua, zinema, ginkana... eta gauza gehiago egin genituen. Izaba hotelean alojatu ginen, logela asko zeuden barruan komunarekin, bi literarekin... Ni, Ainhoa, Izar eta Leire B -rekin 105. logelan nengoen, oso ondo pasatu genuen eta gainera, logela asko gustatu zitzaigun. Janaria ere oso ona zegoen, bi mahai handi zeuden ikasleentzat eta beste bat txikiagoa irakasleentzat, gosaldu, bazkaldu eta afaldu hotelean egiten genuen.
8:15 - 8:30 -etan gutxi gora behera altxatu egiten ziguten, eta 9 -etan gosaltzera jaitsi egiten ginen, geroago autobusa hartzen genuen eta eskiatzera joaten ginen. Jan ondoren denbora librea uzten ziguten eta geroago edo igerilekua, edo zinema... etab, gauzak egiten genituen. Afaldu eta gero ere denbora librea uzten ziguten herrira ateratzeko eta telebista pixka bat ikusteko. Denbora librean herrira ateratzeko baimena ematen ziguten jolasteko, herria ezagutzeko, goxokiak erosteko... eta ere gurasoei deitu ahal genuen. Niri bidaia motza egin zitzaidan, eta gainera ez nahi nuen Izabatik joan. Ostegunean, diskoteta edo festa bat bezalakoa egin genuen ikastetxe guztietakoak, 6 -etatik 8 -etara izan zen, musikarekin... eta atzo Ostirala 19.00 etan bueltatu egin genuen, gauza pila bat egin genituen. Oso ondo pasatu genuen!
Bueno Agur!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.