2013-01-29

PROBAK

Kaixo, lagunok:
Gaur lehenengo orduan, 9:00etan, proba batzuk egin dizkigute. Galderak liburu lodi batean jarri dizkigute eta posible izan daitezkeen erantzunak ere bai. Erantzun horren ondoan letra bat jarri dute eta beste orrian letra horiek, borobildu behar genituen erantzun zuzenak. 7 minutu eman dizkigute horiek bezalako 32 egiteko.
BENO, ONDO LO EGIN, AGUR!

2013-01-28

5. HITZBERRI

Gaur klasean...

Kaixo,lagunok

Gaur klasean arazotxo batzuk izan dituzte  jarrerarekin baina akenik hitz egin eta dena konpondu dute.
Nire klaseko mutil batek aipatu du berak ezagutzen duen mutil batek minbizia txikitatik duela eta Agoitzen pilota partidu bat egon zela dirua lortzeko.
Jarduera hori nire ustez polita da minbizia duen mutilari laguntzen diozulako.
Bartzelonako hospital batean egin duten bideo bat gure blogean ikusi dugu (Jarraituko dugu!).
Gomendatzen dizuet ikusteko!
Agur.


2013-01-27

Asteburu bat elurretan


Kaixo, denoi:
Asteburu honetan, nire herrietan (Artieda eta Zabalza) egon naiz eta elurra zegoen.
Atzo nire lehengusu lehengusinekin egon nintzen elurrarekin jolasten. Trineoekin bota ginen eta gero elurrezko panpinak egin genituen. Jan eta gero (iglu) bat egiten saiatu ginen, baina ez genuen bukatu. Gaur nire osabaren urtebetetzea ospatu dugu eta aiton-amonen etxean jan dugu.
Oso ongi pasatu dut.

2013-01-25

Bihotzaren disekzioa.

Gaur, Matxalen, gure ikasle baten ama, ikastolara etorri zaigu. Zirkulazio aparatua ikasten ari garenez, txekor baten bihotz baten disekzioa egin digu. Modu honetan, bihotzaren atalak, funtzioak eta beste kontu batzuk azaldu dizkigu. Mila esker, Matxalen!

2013-01-24

GAURKO EGUN ZORAGARRIA

Kaixo, lagunok:
Gaur ni 9:30 medikura joan naiz. Joatean, atasko handia egon da, dena elurrez beteta. Bueltatzean, Londreseko auto klasiko bat ikusi dut. Autoa horrelakoa zen: Autoaren muturra luzea zen eta autoaren bolantea, eskuinaldean zegoen. Ikastolara ailegatzean 5.htz-ko tb saioa ikusi dugu, biharko 6.htz-ko tb saioa hobeto ateratzeko. Gero, patiora joan gara eta oso ondo pasatu dut zeren izotzarekin jolastu dugu. Jolas ordua eta gero, tb saioa ikustea bukatu dugu, iñauterei buruz hitz egin dugu eta pelikula ikusi dugu, "Planta 4a" deitukoa. Gero jatera joan gara eta izotz asko ez zegoenez patio txikira joan gara. 30 minutu gutxi-gorabera Gorputz Hezkuntza egin dugu eta gimnasiora jaitsi gara. Hor binaka jarri gara eta masajeak egin ditugu. Bukatuz gero dutxetara joan gara eta gero ikastolatik eskubaloiko entrenamendura joan egin gara. Bukatzeko etxera abiatu naiz eta 21:00-etan afaldu dut eta orain hemen nago blogean idazten.        
Argazki hau internetetik aterata dago.

                               AGUR ETA BIHAR ARTE!!!

2013-01-23

JARRAITUKO DUGU!!!

Gure gelako Izarrek bideo zoragarri hau aurkitu du interneten. Oso ongi, Izar! Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalean gaixorik dagoen Paula izeneko 12 urteko neska batek ideia bat izan zuen. Bideoklip bat egin nahi zuen bertan minbizia duten ume batzuk kantari eta dantzan agertzeko. Modu honetan gaixorik egon arren alaitasuna eta itxaropena dutela agertu nahi izan dute. Gainera haurren minbizian ikertzeko dirulaguntzak ematera jendea animatu nahi dute. Kanta, Macaco izeneko musikariak egin du eta beraiekin kolaboratu du.

2013-01-22

ARNAS APARATUA

Orain aparatuak ematen ari gara: Digestio Aparatua, Zirkulazio Aparatua, Iraitz Aparatua, Ugalketa Aparatua, Lokomozio Aparatua eta Arnas Aparatua. Hemen daukazue bideo bat Arnas aparatuari buruz hitz egiten duena. Bueno agurtxooo!!!

2013-01-10

Kaixo,lagunok!
Gaur, dakizuenez, TB saioa grabatu dugu. Nire ustez, oso ongi atera zaigu. Beti bezala akats batzuk daude, baina hurrengoan hobetuko ditugula uste dut.
Gaur Dabidek mate 6. gaiaren azterketaren data esan digu, gaiaren gai nagusia zenbaki hamartarrak dira. (Azterketa astearte15ean da.)
Goizean Dabidek euskara eta gaztelaniako gauzarik inportantena azaldu digu (Subjetua eta predikatua). Nik nahiko ongi ulertu dut.
Dabidek karaokeko dokumentu batean karaoke abestiak sartzea esan duenez, nik sartutako abestia jarriko dizuet:

2013-01-09

Kaixo, lagunok!
Zer moduz zaudete?
Gaur lehenengo orduan ingelesa izan dugu. Han, ingeleseko irakaslea, binaka jarri eta arbelan 4 galdera idatzi ditu gure bikoteari galdetzeko, bukatzean galderak ozenki komentatu eta komiki bat irakurri dugu. Ingeleseko klasetik etorrita, gelan hotz handia egiten zuen eta lana egiteko plastika gelara joan gara eta han "Klima" landu dugu. Hemen behean jarri dizuedan argazkian, klimograma bat ateratzen da Iruñeako klimarekin. (Argazkia Internetetik atera dut)
Munduko edozein hiriren klimograma ikusi nahi baduzue hemen duzue klimogramaoen lotura.

Jatera joan baino lehen, Hitz Berri-ko zozketa egin dugu.
Bueno bihar ikusiko gara.
AGURRRR!!!;)

2013-01-08

2013KO LEHENENGO EGUNA KLASEAN

Kaixo,lagunok!
Zer moduz pasa duzute eguberriak? Zer oparitu dizue olentzerok?
Gaur noteieiz hitzegin dugu,zer posibilitaten dauden,adibidez:errepikatzeko...Baino errepikatzea beti ez da txarra,batzuetan laguntzen du.
Matematiketan,klaseko taldekin, zalantzak argitu ditugu.
Gero euskera egin dugu,grafikoak ikasi ditugu,eta euskera ikasten ari giñenean etretenitu egin gara gauza baztuetatik hitzegiten...Gero informatika orduan,4.hitberri aldizkaria idazten bukatu dugu eta lanak karpeta batean jartzen.Arazo bat egon da,norbait zerbait bilatu duelako ordenagailuan,eta ez zuelako begiratu behar.Bueno egun hau betea izan da.
Gaur 2013rako lehenengo eguna klasean izan da,esaten dute urte hau zorte txarra izango dugula,13 zenbakia zorte txarra ematen duelako.Bueno ongi pasa arratsaldea!
Aaagur!
                                                (Argazki hau internetetik atera dut)


2013-01-07

Madrilen

(El Palacio Real)
Kaixo, lagunok!
Zer moduz olentzero eta errege magoak?
Urtarrilaren 3an Madrilera joan nintzen, trenean joan ginen eta pelikula bat jarri ziguten, pixka bat entretenitzeko.
Gauza asko ikusi genituen: Puerta del Sol, La Almudena, El Palacio Real, auzo famatuak, kale famatuak, La Cibeles plaza, Udaletxea... eta askoz gehiago. Lehenengo egunaren arratsaldean "El Rey Leon" musikala ikustera joan ginen, hiru ordu eta pixka bat gehiago irauten zuen. Oso polita da, eta animaliak, maskarak, belarra.. eta gauza guztiak eskuz egindak dira. Madrilera joaten baldin ba zarete eta sarrerak baldin ba daude joan ikustera, baina zaila izango da beteta zegoelako eta eserleku bat ere ez, ez zegoelako libre.
(Udaletxea)
Bigarren egunean gauza guztiak ikusi genituen, eta  Madrilgo kanpoko auzoak ikusi genituen: Bernabéu futbol zelaia ikusi genuen, Serrano kalea... Autobus deskapotable batean montatu ginen eta Madril osoa ikusi genuen, eta esan zuten Europako lehenengo etxe orratza Madrilen egin zutela gure hoteletik ikusten zen. Eta ere esan ziguten 15.800 taxi zeudela.
Ere "hard rock cafe"-ra joan ginen, oso leku famatua da munduan kafeteria eta restaurantea da.
Azken egunean zentrutik ibili ginen eta "Puerta del Sol"-en musika jarri zuten eta plaza bete egin zen. Eguerdian trenera joan ginen eta Iruñera bueltatu ginen.
Agur, bihar ikusiko gara!
(La Puerta del Sol)



(Hard rock cafe)

2013-01-06

Kaixo, lagunok: Atzo Barzelonatik itzuli nintzen, Gauza asko ikusi genituen: Sagrada Familia, Katedrala, "Paseo de la Fama"... Ere "Alegria" izeneko zirku bat ikusi genuen, "Circo Del Sol". 2 ordu eta laurden iraun zuen, trapezistak, pailazoak, akrobatak etab. zeuden. Ea hemen argazki batzuk:
Kaixo, lagunok:
Zer moduz zaudete?

Ni oso ongi nago. Pasaden egunean, nire lehengusu-lehengusinekin zinemara joan ginen  Axterix eta Obelix ikustera eta parre asko eman zigun baina oso polita izan zen.

Arratsalde guztietan, Zabalzara igotzen gara eta han 6 musera jolasten dugu. Oso ongi pasatzen gara, naiz batzuetan, galdu izanez gero.
Bueno laister ikastolan ikusiko gara.
Agurrrr!!!:)

2013-01-05

Snow egiten...

Kaixo, lagunok:

Herenegun, nire aitarekin eskiatzera juan nintzen.
Egun hartan, ez genuen eskiatu. Astun izeneko eski zelaietara hurbildu baizik. Eta han ondoan lo egin genuen.

Hurrengo goizean, hau da atzo, goiz jeiki ginen. Eskiak eta snow tablak alokatu genituen eta mendian gora eta bera ibili ginen.
Ni bizpahirutan erori nintzen baina ez nuen min handirik hartu.
Azkenean, oso ongi pasatu genuen.

Itzultzean, auto ilara luzea sortu zen istripu baten ondorioz. Eta nahikotxo itxoin behar izan genuen Jakara iritsi arte. Han autopista artu eta errez alilegatu ginen Iruñeara.

Beno, agur hau izan da dena.

2013-01-03


Kaixo, lagunok:
Gaur Itziar, Leire.B. eta nik zinemara joan gara. Hobbit filma ikusi dugu eta bi hordu baino gehiago irauntzen du. Pelikula kontatzen du Hobbiti gertatu zitzaionean orain dela 60 urte guri ez zitzaigun asko gustatu  orduan mugikorrekin egon gara. Leire eta nik bainura joan ginen eta nik ume baten ginera erori nintzen. Farrezka abiatu ginen bainura soinurik egin gabe. Etortzean farrezka ginen eta aurrean genuen ume batzuk begira hasi ziren. Guk mugikorrekin jarraitu genuen eta berriro begiratzen ziguten. Beranduago  atzean geneuzkan pertsonak ostikoak hasi ziren ematen aulkiari eta molestazten pila bat. Pelikula bukatu ondoren mcdonalsera joan ginen eta izozki bat hartu zuten Itziar eta Lire. Azkenean Mendebaldeatik buelta bat eman genuen, Laida eta Maiteri deitu genion eta beraiekin jolastu egin genuen. Agur eta ondo pasa gabonak!!!

Gabonak:)


                            

Kaixo, lagunok:
Zer moduz doazte zuen gabonak ?Nireak oso ongi.
Zer eskatu duzue "Erregetarako" ?
Zer oparitu dizue "Olentzerok" ?
Egin al dituzue etxerako lanak? Espero dut baietz ikastola 8an asiko delako berriro.
Agur eta Urteberri on!
(Beian komentatu)