2013-01-23

JARRAITUKO DUGU!!!

Gure gelako Izarrek bideo zoragarri hau aurkitu du interneten. Oso ongi, Izar! Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalean gaixorik dagoen Paula izeneko 12 urteko neska batek ideia bat izan zuen. Bideoklip bat egin nahi zuen bertan minbizia duten ume batzuk kantari eta dantzan agertzeko. Modu honetan gaixorik egon arren alaitasuna eta itxaropena dutela agertu nahi izan dute. Gainera haurren minbizian ikertzeko dirulaguntzak ematera jendea animatu nahi dute. Kanta, Macaco izeneko musikariak egin du eta beraiekin kolaboratu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.