Gaur ni 9:30 medikura joan naiz. Joatean, atasko handia egon da, dena elurrez beteta. Bueltatzean, Londreseko auto klasiko bat ikusi dut. Autoa horrelakoa zen: Autoaren muturra luzea zen eta autoaren bolantea, eskuinaldean zegoen. Ikastolara ailegatzean 5.htz-ko tb saioa ikusi dugu, biharko 6.htz-ko tb saioa hobeto ateratzeko. Gero, patiora joan gara eta oso ondo pasatu dut zeren izotzarekin jolastu dugu. Jolas ordua eta gero, tb saioa ikustea bukatu dugu, iñauterei buruz hitz egin dugu eta pelikula ikusi dugu, "Planta 4a" deitukoa. Gero jatera joan gara eta izotz asko ez zegoenez patio txikira joan gara. 30 minutu gutxi-gorabera Gorputz Hezkuntza egin dugu eta gimnasiora jaitsi gara. Hor binaka jarri gara eta masajeak egin ditugu. Bukatuz gero dutxetara joan gara eta gero ikastolatik eskubaloiko entrenamendura joan egin gara. Bukatzeko etxera abiatu naiz eta 21:00-etan afaldu dut eta orain hemen nago blogean idazten.
Argazki hau internetetik aterata dago. |
AGUR ETA BIHAR ARTE!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.