2013-05-19

Atzo Nabaskoitzera, nire herrira kotxez joan ginen aita, Tobi (nire txakurra) eta hirurok. Denbora osoa euria egiten egon zen eta iritsi eta piska bat geroago, Benasako igerileku natural batera joan ginen. Igerilekuan zubi bat dago gurutzatzeko eta Tobik gurutzatu eta gero, guk beste aldetik txakurrentzako gaileta bat erakutsi genion. Bueltak ematen hasi zen pentsatzen ea gurutzatu behar zuen edo ez, ze klaro, ez zen oroitzen zubia pasa zuela; korronte zakarra zegoen. Azkenean korrika, gutxi kubritzen zuen alde batetik pasa zen, eta gaileta jan zuen. Gero makila bat bota genion ibaiaren beste aldera baina azkenean ibaitik ez zen pasatu. Oso ondo pasa genuen baina txarrena izan zen denbora osoa euria egiten egon zela. AGURRRRRRRR!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.