Atzo goizean, Aranzadiko Piszinetan izan nintzen esku pilota partidu bat jokatzen. Bi urte gehiago zuten mutilekin jokatu nuen. Oso partidu gogorra izan zen zortzinako enpatea egon ginen arte eta azkenean 8-8tik 18-8ra pasatu ginen. Tanto asko egin genituen nere bikotea eta nik eta azkenean irabazi egin genuen. Bukatu ondoren frontoian txistorrada bat egin zen eta ni eta nire gurasoak han egon ginen.
Ondoren nire herrira joan nintzen (Aretxabaleta), nire lehengusinaren jaunartzea ikustera. Ikusi eta gero nire lehengusu eta lehengusinekin nire herriko parkera joan ginen eta futbolera jolasten egon ginen. Horrela jarraitu nuen egun guztia nire lengusuekin.
Gauean Irusta tabernan bokata batzuk jan genituen nere lehengusuak eta nik futbol partidua ikusten, dakizuenez Bayerek, Borusiari 2 eta 1 irabazi zion. Bayeren aldetik Mandzukickek eta Robbenek eskuratu zituzten golak, aldiz Borusiaren aldetik, Gundoganek eskuratu zuen gola.
Gaur, nire etxera joango naiz Alonsoren lasterketaren zati txiki bat ikustera.
Arratsaldean, Osasunaren partidua ikustera joango naiz, espero dut irabaztea! Osasunak irabazi egiten badu 1. mailan jarraitzeko zorian egongo litzateke!
Agurr!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.