2013-05-28

EGUN DIBERTIGARRIA

Gaur klasera ailegatu garenean lehen bait lehen LH telesilari buruz hitz egiten hasi gara, 10:00-etan grabaketa egiten hasi gara. Lehenengo, liburutegiko eskena eta ondoren musikakoa grabatu dugu.
Patiora pixka bat beranduago ailegatu gara batzuk grabaketako klaketa, tripodea eta abarrekoak. jasotzen ibili garelako.
Jolas ordutik bueltan, falta zaizkigun eskenak grabatzea posible izan da, eta gainera oso azkar bukatu dugunez, "Txanpon baten truke" musikala ikusi dugu, oso polita.
Gero bazkaltzera joan gara, babarrunak eta albondigak zeuden eta postrez, yogurra.
Bazkaltzetik bueltatu garenean matematika azterketa zuzendu dugu, eta nahiko gaizki atera denez, Dabidek esan digu bihar plusak jartzeko aukera izango dugula, eta horregatik nik arratsalde honetan erabaki dut Leire B.-rekin liburutegira joatea, eta horrela izan da 18.30-etan gelditu gara joateko.
Matematikako azterketa alde batera utzita, gero goizean hasi garen "Txanpon baten truke" musikala ikusten jarraitu dugu.
Agur, muxu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.