2013-05-12

Lagunekin jokatzen

Kaixo, lagunok:
Atzo, gu baino urte bat baino gehiago dutenekin jaokatu dut partida bat Donibanen Osasunaren aurka.
Partida zelai osoan jokatzen zen, hau da, futbol 11ra eta ni futbol 8ra jokatzen ohituta nagoenez, arraro xamar egin zait, nahiz eta jokatzen dudan lehenengo partida ez izan.

Azkenean, Osasunaren aurka, 2 eta 5 galdu egin dugu baina nire ustez, nahiko lan ona egin dugu talde osoak. Partida bukatzean dutxatu eta Dekatlonera joan naiz nire aitarekin baina azkenean, ez dugu ezertxo ere hartu.

Ondoren, enparantzara jeitsi naiz eta Ander eta Eneko lagunekin ibili naiz jolasten.
Bazkaldu ostean, Anderrekin Donibanera igo naiz eta bidean Ikerrekin elkartu eta igo gara.

                                           
Han, 3. mailako Donibane taldea ikusi dugu jokatzen baina gu, hau da, Iker, Ander, Iñigo ( goian elkartu garela berarekin) eta laurok, baloi biltzaileak izan gara eta partidua bukatu denean, bosna euro eman dizkigute.

Segidan Donibaneko tabernara joan gara eta Osasunaren partiduko lehen zatia ikusi dugu.
Ondoren, Ander eta biok, Sanduzelaira jeitsi gara eta bakoitzak bere etxeko bidea hartu du.
Beno, hau izan da dena, Agur!!!
(Argazkia, internetetik aterata dago)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.