2013-05-09

EXPERIMENTU INTERESGARRIA



Kaixo, lagunok:
Gaur lehenengo bi orduetan Txanela egin dugu. Txanelan galdera batzuk prestatu ditugu taldeka eta esperimentu bat egin dugu.
Esperimentuaren osagaiak lurra eta ura ziren. Arkatz batekin nahastu ditugu bi osagaiak, dekantazio bereizte metodoa erabili dugu baina, ez duenez funtzionatu lurruntze metodoa erabili dugu. Tramankulu berezi bat erabili dugu, prezipitatu ontzi bat eta kandela bat. Kandela ontziaren beheko aldean jarrita beroa eman diogu nahasteari. Denbora bat ixoin dugunean, ontzia begiratu dugu eta ura lurrunduta zegoen. Lurra ontzian gelditu da.
Baita ere, gaur LH telesailarekin aurrera segitu dugu. 5. eskenan goaz, baita ere gaur gure pertsonaien deskribapenak egin ditugu. Telesaila bukatzen ari gara! Laster grabaketak egiten hasiko gara!
Bihar txanelako azterketa dugunez nire gelako neska eta mutilei zorte ona eman nahi diet. ZORTE ON!!!
Bueno, bihar arte, Agur :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.