2013-06-15

AGUR LH-ri

Kaixo, lagunok:
Seguraski ( edo ziur nago) hau nire azken sarrera izango dela blog honetan, eta arrazoia da oso gutxi falta dela beste solairura pasatzeko edo hobeto esanda DBH lehenengo mailara pasatzeko. Horregatik sei urte hauetan zuekin eta irakasle oberenekin pasatu ditudan experientziak kontatzea gustatuko litzaidake Dbh- ra pasatzen garenean bereiziko digutelako eta irakasle berriak izango ditugulako. Gogoratzen naiz Lh lehenengo mailan Jaso ikastolara etorri nintzela, oso urduri nengoen ez bainuen iñor ezagutzen, baina nire kurtsoko gelakide guztiak apoiatu egin zidaten eta nola ez nire irakaslea Elene asko lagundu zidan eta berarekin asko ikasi nuen. Horrela ere bigarren mailara pasatu nintzen eta poliki-poliki nire gelakideen kofiantza hartzen joan nintzen. Hirugarren mailan pauso ikaragarria eman nuen nirentzat, Anarekin pasatu nintzen eta gelakide berriak izan nituen, baina ez zen izan batere txarra  gelakide berriak izatea,  nituen gelakide oberenak tokatu zitzaizkidalako. Anarekin ere asko ikasi nuen eta oso gustora egon nintzen berarekin. Bosgarren mailara pasatu giñen gure irakasle berriarekin Dabid, berarekin bosgarren eta seigarren maila inoiz baino obeto pasatu izana lortu zuen. Horregatik Dabidi eskerrak eman nahi diot hau  posible egiteagatik, pazientzia handia izateagatik, beti gure gatazkak konpontzen saiatzeagatik, berarekin oso ongi pasatzeagatik eta nirentzako irakasle oberena izateagatik!!!! MAITE ZAITUT<3
 
Eta ere zuei eskerrak eman nahi dizuet zuekin pasatu ditudan experientziagatik... Baina zuei Dbh-ra pasatzen garenean ikusten jarraituko dizuet baino bueno ERE MAITE ZAITUZTET!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.