Hauxe duzue gure lanak zuekin konpartitzeko erabiliko dugun bloga. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
2013-06-15
LH bukaera...zuekin jarraitzeko gogoz.
Kaixo lagunok:
Seguraski, hau nire azken sarrera izango da blog honetan, eta honen bidez, guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet. Zuekin 3.mailan hasi nintzen eta oso esperientzia onak izan ditut, orain arte egon gara elkarrekin, baina gutxi falta da kurtsoa amaitzeko eta DBH-ra pasatzeko eta hor gu sakabanatu egingo gaituzte, baina gure laguntasuna ez dute inoiz ezabatuko.
Nire esperientzia urte hauetan oso ona izan da, oso lagun onak egin ditut eta nigatik izango balitz, irakasle eta jende berdinarekin jarraituko nuke. 4. mailan Anarekin egon ginen eta bi urte horietan oso ongi pasatu genuen denok elkarrekin, niretzako LH-ko azken 2 urte hauek, hoberenak izan dira.
5 eta 6. mailan Dabid-ekin egon gara eta 2 urte hauek oso onak izan dira. Dabid-ek asko lagundu dit behar izan dudan guztietan, MILA ESKER Dabid. Berarekin hainbat proiektu egin ditugu: HTZ, LH telesaila, "las tertulias", gustura egin ditut eta bera gabe hau ez zen posible izango.
Lagunekin normalean ongi moldatu naiz, horregatik hau esan nahi dizuet: MAITE ZAITUZTET , zuek gabe dena desberdina izango zen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.