2013-06-15

LH faltan botako zaitut...

Kaixo, lagunok:
Hau baliteke blogeko nire azken sarrera izatea :(
LH-ren esperientziari buruz gauza asko ditut kontatzeko... Oraindik oroitzen naiz haurtzaindegian ginenean, oso txikiak, gela eta pertsona ezberdinekin, oso ongi pasatzen genuen. Gero LH-n sartu ginen oso asmo onarekin, batzuk irakasle batekin, beste batzuk beste batekin... Baina pasabidez aldatzeko momentua ailegatu zen, baita ere gelak nahastekoa. Gure gela bikainak Anarekin izan zituen elkarrekin egon ginen lehenengo 2 urteak, a ze momentuak...
Azkenik, LH bukatzera hurbiltzen ari ginen 5 eta 6. mailetan gure irakasle Dabidekin. Orain 4 egun besterik ez dira falta  kurtsoa bukatzeko eta nire gelako lagunei eskerrak eman nahi dizkiet beti behar ditudan momentuetan irrifar bat ateratzen didazuelako, pasatu ditugun momentu hain on horiengatik eta beti behar zaituztedanean hor zaudetelako nirekin egoteko :)
Benetan nire bizitzaren gauzarik inportanteenak zarete, nire bizitza osoa, zuekin egongo ez banintz ez dakit zer egingo nukeen... 
Eskerrik asko gutioi, benetan LH nire bizitza erdia izan da ez ditut inoiz bizi izan ditudan experientziak ahaztuko.
Bihotz bihotzez, agur, LH.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.