Kaixo, lagunok!
Gaur euskera azterketa egin dugu. Batzuek taldeka egin dugu, berriz, beste batzuek bakarka.
Bihar gaztelania azterketa izango dugu. Pretérito imperfecto, pretérito pluscuamperfecto... sartzen dira. Gero ostegunean matematika azterketa... Zenbat azterketa ditugun! Ez zaituztet aspertu nahi kontu haukein, kurtsoren amaieran gaude. Oroitzen naiz bosgarren mailara iritsi ginenean, ohituta ginen etxerakolanak irakasleak banatzen, baina gure irakasle berriarekin ez zen izan horrela, guk handiak ginenez guk gure etxerakolana prestatu behar genuen. Lehenengo denok pixka bat nahastu ginen, baino orain denok egiten dugu, oso normala da guretzako. Momentu txarrak eta onak pasa genituen bosgarren mailan. Borrokatzen zirenean... Baina ere gauza onak pasa ditugu: farra egiten...
Seigarren mailan dena aldatu zen, gure aldizkariak eta teleberri saioak egiten hasi ginen.
"Hitzberri" izena jarri genion gure aldizkariari. Gero telesai bat sortu genuen, "LH" deitutakoa.
Lau talde egin genituen. Talde bakoitzak kapitulo bat egin behar zuen. Dena oso ongi atera da.
LH bukatu egin da, agurra eman nahi diot, orain batzuk goiko pisura joango gara, batzuk berriz, beheko pisuan geldituko dira, beren onerako. Beste batzuk ikastolatik joango dira. Nahastuko gaituzte, gainera gure irakaslea aldatuko digute. Ez triste jarri, DBH ez da txarra, ez izan beldurrik, nahastuko gaituzte, lagun berriak sortuko ditugu. Gauza berriak ikasiko ditugu. Txanelari agur esango diogu eta Ortzadarrari ongietorria emango diogu. Agur LH, gure bihotzean izango zaitugu.
Agur esateko momentua iritsi zait. Muxu handi bat!
( Argazki hau googletik atera dut)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.