2013-06-11

Agur 'LH'


Kaixo, lagunok!
Gaur, pixka bat gelan egin dugunari buruz idatziko dut eta ere Lehen Hezkuntzan egon dudan sei urte hauetaz.
Gaur gelan, gaztelaniako azterketa izan dugu 'Preterito Imperfecto'... eta gauza gehiago sartu dira, ere Ostegunean matematikako azterketa dugunez pixka bat errepasatu dugu eta ere lan pertsonala egin dugu. Eta bukatzeko, ere gauza interesgarri bat egin dugu, jolasordua baino lehen beste gelakoek gure gelara etorri dira bideo bat ikustera, Izabako bideoa hain zuzen ere! Niri asko gustatu zait, eta gainera batzuetan gauza batzuk farra handia ematen zuten. Bueno hau utzita, Lehen Hezkuntzan egon naizen sei urte hauetaz idatziko dut.

Hasteko esan nahi dut, sei urte hauetan primeran pasatu dudala nire irakasle eta lagun guztiekin. Lehenengo oso arraroa egiten zitzaidan 'LH'-ko lehengo mailara pasatzea, gainera Lehen Hezkuntzako txikienak ginelako, irakasle berriak genituelako... Lehengo eta bigarren mailan oso ondo pasatu nuen, baina etxerako lana pixka bat ematen ziguten eta niri hori ez zitzaidan asko gustatzen.
Geroago, bigarren ziklora ailegatu ginen, hirugarren eta laugarren mailara. Gelaz aldatu gintuzten! Lehenengo, pena pixka bat eman zidan baina gero lagun pila bat egin nituen. Azterketekin hasi ginen, lehengo azterketan oso urduri nengoen baina gero hainbeste azterketa eginez ohituta nengoen. Azkenik hirugarren ziklora ailegatu ginen, oraingo irakaslearekin tokatu zitzaigun, Dabidekin, gauza berri asko ikasi eta egin genituen, etxerako lanak guk bakarrik antolatu behar genituen gauzak hobeto antolatzeko, guk bakarrik gauzak egiten jakiteko... Eta seigarren mailara ailegatu ginen, urte honetara. 'Telebista saioekin' eta 'aldizkariekin' hasi ginen, lehenengo testuak egitea pixka bat zaila egin zizaidan baina geroago testuak idazten eta testuak ahoz esaten hobetu egin dut, asko ikasi dut. Geroago, telesaila bat egiten hasi ginen 'LH' izenekoa, gidoia egiten, entsaiatzen, grabatzen... oso polita izan zen esperientzia hori. Gainera kamararekin nola grabatzen ikasi genuen, klaketa erabiltzen..., oso ondo pasatzen genuen. Ere asko-asko gustatu zaidana hau da: Izaban egon ginenean, kanpaldietara joan ginenean.. . Urte hauetan momentu txarrak eta onak bizi ditut, adibidez, liskarrak zeudenean momentu txarrak ziren, baina hala ere Dabiden urtebetetzea ospatzen genuenean konfetiekin, puxikekin eta opariekin oso ondo pasatzen nuen. Ere nire irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiet hainbeste erakusteagatik.
Badakizuenez, orain kurtsoaren amaieran gaude eta pertsona batzuk DBH-ra pasatuko gara, (espero dut guztiok pasatzea), gelak nahastuko dituzte, orduan lagun berriak egingo ditugu, Txanelari agur esan beharko diogu, irakasle berri asko izango ditugu...
Hau, nire azkenetako sarrera izango da, espero dut gustatu izana. Joan egin beharra daukat!
Agur, eta ondo pasa udan!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.