2013-06-12

AGUR

Kaixo, lagunok:

Hemen idatzi behar dudanarekin lau urte hauek zuen ondoan nolakoak izan diren  kontatu nahi dizuet.
Oso ondo oroitzen naiz nola izan zen hirugarren mailako lehenengo eguna, oso urduri nengoen
jende berriarekin nahastu gintuzten eta klase erdia ez nuen ezagutzen! Baina denborarekin ohartu
nintzen oso jende jatorrarekin tokatu zitzaidala. Anarekin egon ginen lehenengo bi urteak
elkarrekin eta oso dibertigarriak izan ziren.
Baina bi urte horiek pasata bostgarren mailara ailegatu ginen irakasle berriarekin: DABID!
Bueno bostgarren mailan oso ongi pasatu nuen telediario intergalaktikoa grabatzen eta beti geneukan
giro hon horrekin. Seigarren mailan HITZBERRI egitea oso proiektu polita eta interesgarria iruditu zait, LH grabatzea ere oso esperientzia onak izan ditut ez ditudanak inoiz ahaztuko.
Lau urte hauek zuen ondoan ikaragarriak izan dira zuekin pasatutako momentu guztiak ez ditut inoiz
ahaztuko benetan, aurten klasez aldatzen gaituzte baina espero dut zuekin dudan harremana ez puskatzea.
Batzuetan likar handiak genituen baina konpondu egiten genituen, klase bezala denbora gutxi gelditzen zaigu, elkarrekin baina lagun bezala, espero dut urte asko izaten jarraitzea.
ESKERRIK ASKO.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.