(Argazki hau internetetik aterata dago) |
Seguraski badakizuenez gu LH 6. mailan gaude, hau da hurrengo urtean DBH 1. mailan egongo garela. Hurrengo asteko asteazkena gure azken eguna da LH-n. Ni seguraski oso triste jarriko naiz, irakasla aldatzen dugulako, gelakidez aldatzen garelako, gauza gehiago ikasi behar direlako,... etab. Gainera oroimen asko ditut orain buruan: Hondarribin egon ginenean, aste zurian egon ginenean, Dabiden urtebetetzeak, korrikan,... Oso ongi pasatu dut zuekin, oso oroimen onak ditut zuekin, asko botako zaituztet faltan. Orain gure azken egunak direnez LH telasaila bukatu dugu, HITZ BERRI ere bukatu dugu... ZE PENA! Asko botako dut faltan zuekin HTZ, LH telesaila, pelikulak ikustea, beldurrezko ipuinak entzutea... Nik esan nahi dizuet momento horiek inoiz ez ditudala ahaztuko eta oso ongi pasatu dudala zuekin, baina jakin ezazue hurrengo urtean ikusiko garelako pasabideetan, jolas orduetan... baina hala ere beste gelako batzuekin tokatuko zaigu eta oso pozik nago horregatik zeren nire ustez oso jatorrak dira gehienak. Ni gauza batzuengatik bai nahi dut DBH-ra pasatu: egun gutxiago ditugulako, beste gelako batzuekin egongo garelako, pertsona gehiago ezagutuko ditugulako,... Baina beste gauza batzuengatik ez dut pasa nahi : azterketa gehiago ditugulako, ikaskidez eta irakaslez aldatzen garelako....
(Argazki hau internetetik aterata dago) |
ONDO PASA UDA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.