2013-06-07

Lehen hezkuntza...

Kaixo, lagunok!
Dakizuenez sei urte daramagu lehen hezkuntzan eta hurrengo urtean (errepikatzen ez badugu) DBHra pasako gara. Ni irrikitan nago DBHra pasatzeko, baina orain nik lehen hezkuntzan pasa ditudan momentu onak eta txarrak esango dizkizuet.
Lehenik, esan nahi nizuen oso ongi pasa dudala lehen hezkuntzan eta espero dut falta diren egun gutxiotan ongi pasatzea.
Orain bizi izan ditudan momentu onak esango dizkizuet:
Oroitzen naiz 3. maila hasi behar genuenean beldur handia niola azterketak egiteari, baina hainbeste azterketa egin ondoren ikusi dut azterketak egiteak ez duela ezer txarrik. Ere oroitzen naiz, 4. mailan Piraten etxera joan ginela, ze ongi pasa genuen...
Ere nire buruan daukat Dabidekin hasi ginenean, gu etxekolanak egiten ohituta geuden, baina 5. mailara pasa ginenean ez genuen etxekolanik eta bakarrik egin behar genituen lanak, hau da guk antolatu behar genituen lanak. Ere asko oroitzen naiz Dabiden urtebetetzea izan zenean, konfetiak, puxikak, opariak...

Orain bizi ditudan momentu txarrak esango dizkizuet:
Nik bi momentu txar nabarmentzen ditut:
2. mailan, futbolera jolasten, baloia hartu nuen atezaina erregateatu nuen eta nire ikuspuntutik ostikada bat eman ondoren orkatila hautsi nuen, bere ikuspuntutik nik gaizki zapaldu nuen, baina hori ez da nik uste dudana.
Nire bigarren momentu txarra ez da bakarra, asko dira, izaten ditugun liskar guztiak, batek bestea jotzea, insultoak... Momentu txarrak dira eta espero dut inoiz gehiago errepikatzea.
Hau izan da nire Lehen hezkuntzako azken sarreretako bat eta espero dut gustatu izana.
Agur!!!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.