2013-06-16

Bukatzen ari gara.

Kaixo, lagunok: esan nahi dizuet hau nire azkeneko sarrera izango dela blog honetan, jada gutxi falta zaigu goiko solairura igotzeko eta gauza berriak ikasteko. Bueno, gauza batzuk esan nahi dizkizuet. Zuen ondoan ez ditut urte asko pasa, batzuekin beste batzuekin baino gehiago, zuen ondoan izandako barregureak ez ditut ahaztuko, gure liskarrak izan genituen, baina soluzionatu genituen baita. Hurrengo urtean gelakideak aldatuko dizkigute, batzuek agian errepikatuko dute... Dabidi ere eskerrak eman nahi dizkiot pazientzia handia izan duelako gurekin.
LH-n urte bikainak pasatu ditut, lehenengo eta bigarren mailan Elenerekin batzen eta kentzen ikasten, hirugarren eta laugarren mailan Anarekin muralak egiten... Eta azkenik, bostgarren eta seigarren mailan Dabidekin, telediarioak egiten, aldizkariak eta LH. Urte ikaragarri onak izan dira zuen ondoan, benetan, urte ikaragarri onak. Ez zaituztet inoiz ahaztuko. Baina ez gara triste jarri behar, ikusten jarraituko dugu elkar patioan, pasiloetan... Eskerrik asko guztioi, baita ere Amaia, Felix, Gurutzne, Leticia, patioko irakasleei eta Dabidi. Eta a ze farrak LH grabatzen, baina a ze telesaila onak atera ziren!
Eskerrik asko benetan, asko zarete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hementxe daukazu sarrerari buruzko iruzkina egiteko aukera.